Berrikuntza sozialaren esparrua eta jarduera Euskal Herrian

Elhuyar Aholkularitzak, Beterriko Garapen Agentziarekin elkarlanean, Beterri eskualdean berrikuntza soziala lantzeko proiektu bat jarri du martxan.

Prozesuaren helburu nagusia hau da: eskualdeko eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea, etorkizunean, eskualdeko erronka sozialei erantzun propioagoak eta egokiagoak eman ahal izateko. Eskualdeko eragileekin ikasketa-prozesu bat bideratzea da asmoa, eragileen arteko harremanak sendotzeko, elkarlanerako sare berriak sortzeko, etorkizunari begirako norabideaz gogoeta bateratua egiteko eta eskualdean berrikuntza sozialaren eremuan dinamika iraunkor bat sustatzeko.

Bi lan-eremu izango ditu ikasketa-prozesu horrek: batetik, eskualdeko eragileen hamar proiektu ebaluatuko dira, Elhuyar Aholkularitzak landu duen tresna eta metodologia baten bidez; bestetik, bost lan-saio edo topaketa antolatuko dira, martxotik ekainera bitartean.

Lehen topaketa datorren ostegunean, martxoaren 12an, egingo da, Andoaingo Urigain Etxean, 10:30etik 13:00etara. Saio horretan, berrikuntza sozialaren esparrua eta ezaugarriak aurkeztu, proiektuak ebaluatzeko erabiliko den lan-tresna ezagutzera eman, eta bi kasu praktiko azalduko dira: Goiener kontsumitzaileen energia-kooperatibarena, eta Uztaro kooperatiba agroekologikoarena.
Bigarren saioa, berriz,martxoaren 24an izango da, gai nagusitzat hau duela: zein den berrikuntza sozialaren esparrua eta jarduera Europan eta Euskal Herrian. Agirre Lehendakaria Centerreko eta The Young Foundationeko Gorka Espiau jardungo da gai horretaz. Horrez gain, beste bi kasu praktiko aurkeztuko dira.
Eskualdeko eragile guztiei egin zaie dei prozesuan parte har dezaten: enpresei eta ekintzaileei; gizarte zibil antolatuko elkarteei; udalei eta bestelako erakunde publikoei; hezkuntza- eta trebakuntza-erakundeei eta, oro har, gaiarekiko interesa duten guztiei.
Izena emateko, 943 25 63 47 telefonora deitu edo admi.beterri@hernani.eus helbidera idatzi behar dute prozesuan parte hartu nahi duten eragileek, martxoaren 10a baino lehen.
Edozein zalantza argitzeko:

Elhuyar
Izaro Aizpurua · i.aizpurua@elhuyar.com · 943363040

Informed Cities 2015

The City of Rotterdam (The Netherlands) will host the 4th Informed Cities Forum, themed “Which way to the future? Strategies, tools and inspiration for transforming cities” on 26 – 27 March 2015. The forum, organised as a co-production of the ARTS and MUSIC project consortia, will bring together a unique mix of dreamers, thinkers and doers from across Europe representing the public sector, research community, and local initiatives. It will be a real pleasure to present The Young Foundation´s Cities program there.

The overall aims are to learn from one another, exchange experiences and build new alliances for the radical changes needed to respond to the environmental, economic and social challenges cities face. Drawing on practical experience from a diverse group of European cities, the event will address: identifying and supporting transition initiatives in cities; bringing together stakeholders from different sectors and domains; gathering, sharing and utilising knowledge for sustainability transitions; and moving beyond experiments to mainstream innovative practices.

This is the the program: Informed-Cities-2015-conference-programme-FINAL-lowres