Funding opportunities for social innovation

Our colleagues from Glasgow Caledonian University have organized this interesting workshop in London next week.

Advertisements

Saiatu eta lortu

Hau da nire lagun minak, Iñaki Casas, Goiena aldizkarirako idatzi duen artikulu zoragarria:

“Zapatua da, uztailaren 21a.

Eguerdia, Bizkaiko herri txiki baten. Lagun talde bat batu gara eta udako egun polit bat pasatzeko gogoz gaude, seme-alabekin.
Barre algaren eta umeen garrasi artean, telefono batek jo du 13:00 inguruan. Naomirena da, gure anfitrioia. Telefonoaren bestaldean dagoenarekin elkarrizketa lasaia izaten ari da. Jarraibide zehatzak eman dizkio, eta nire kuriositatea piztu du horrek. Eskegi egin du.
“Dena ondo?”, galdetu diot. “Bai”, erantzun dit. “Gontzali eta haren familiari laguntzen gabiltza. Patologia terminala dauka hark, eta, seguruenez, bere azken orduak bizi izaten ari da”.
Zaintza aringarrien proiektu bateko alma materra da Naomi; hasiera baten Gipuzkoako Diputazioak eta Europako Gizarte Fondoak babestuta, eta orain, Fundazio Sozio Sanitarioak, Oberrik eta Urbegi Taldeak bultzatuta. Eta proiektu horren helburua da gizaki baten heriotza atzeraezinari aurre egitea, bere etxearen berotasunean, asepsiatik eta minik ematen ez duen ospitaleko zaintzatik urruti, eta etxekoen ondoan.
Gizarte berrikuntzako proiektu horren izena Saiatu da, eta, nagusiki, gauza bi uzten ditu agerian: batetik, beharrezkoa dela osasun-politikan norabide aldaketa bat gertatzea. Mota horretako politikak bultzatu behar dira, eta hala, pertsona baten heriotza duintzeaz eta haren familiari laguntzeaz gain, ezinbestekoa da ospitaleko baliabideak optimizatzea; eta bestetik, gizakiak oraindik soluzioa duela; izan ere, ezin daiteke izan proiektu hori osatzen duten pertsona eta profesionalak egonda, oraingo egoera ekonomikoak eta egozentrismo sozialak alternatibarik ez edukitzea.
Bide batez, Javi Martinezengatik Municheko Bayernek 40 milioi euro gastatu baditu, zenbatean baloratuko dugu Naomi eta haren aingeru taldea?
A! Gontzal egun hartan bertan joan zen. Ingurukoek babestuta eta guztiak banan-banan agurtuta. Lortu du.”